Inoizkorik arrakastatsuena izan da 2025eko Lautan Hiru
- Aurtengo Lautan Hiru antzerki-jaialdiak aurreko aldietako marka guztiak gainditu ditu. Programatu diren antzezlanen kalitateaz gain, zazpi edizioetan izan den ikusle-kopururik handiena izan du jaialdiak.
- Lautan Hiru egitasmoaren zazpigarren aldia lau ostegunetan egin da (otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an), eta guztira 8 ikuskizun eskaini dira. EHAZErekin batera antolatutako Ikusle-klubari ere eutsi zaio.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean konpainia, BIRA Kulturgunea eta 7Katurekin batera.
- Aurtengo edizioaren irudiak (bideoa): https://labur.eus/dhog8hz6
Idatzi iruzkina