
'Euskararen Historia Soziala'ren eta 'Cahiers Internationaux de Sociolinguistique' aldizkariaren arteko lan-mintegia
- Euskaltzaindiak sustatzen duen Euskararen Historia Soziala egitasmoaren arduradunak (Mikel Zalbide EHSren zuzendaria eta Lionel Joly teknikaria) harremanetan daude atzerriko adituekin. Elkarlan horren ondorioz, EHSren eta Cahiers Internationaux de Sociolinguistique aldizkariaren arteko lan-mintegi telematikoa izango da bihar.
- Mintegi honen xedea da ikerbidea etengabe hobetu eta, elkarren arrimuan, jakintza-esparru horren emaitzak han-hemen ezagutaraztea.
- Zentzu berean, Iura Vasconiae Fundazioak ere mintegi telematikoa antolatu zuten martxoaren 6an, soziolinguistika historikoaren arlo metodologikoa lantzeko. Mintegi horretan ere parte hartu zuten Mikel Zalbidek eta Lionel Jolyk.
Idatzi iruzkina