Blas Fagoaga euskaltzain nafarraren bizi-ibilbidea aztertzen duen liburua aurkeztu zen atzo Elizondoko Arizkunenea jauregian. Agerpenean izan ziren Ander Irizar Euskarabideko Hizkuntza Baliabideen zerbitzuburua, Gorka Urtasun Baztango Udaleko Kultura zinegotzia, eta Sagrario Aleman, Andres Iñigo eta Paskual Rekalde euskaltzainak (azken bi hauek, liburuaren paratzaileak).
Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean argitaratu du lan berria.
Andres Iñigo eta Paskual Rekalderi eginiko elkarrizketa (bideoa) HEMEN