‘Euskara Ibiltaria’ erakusketak mila bisitaritik gora izan ditu
- Zabalgana Gizarte Etxean izan da Euskaltzaindiaren erakusketa interaktiboa, urtarrilaren 9tik otsailaren 2ra arte. Euskararen Akademiak Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatu du erakusketa, Laboral Kutxaren babesarekin.
- Tarte horretan, mila bisitaritik gora izan diru erakusketak. Bisita gidatuetara batu da jenderik gehien, eta bertatik igaro dira euskaltegietako mintzalagun-taldeak, IRALEko ikasleak eta inguruko institutuetakoak (batez ere, Zabalgana ikastetxeko eta Olabide ikastolako ikasleak).
- Euskara Ibiltaria erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) da, eta herritik jasotako euskararen aniztasuna eta aberastasuna berriz herrira ekarri eta erakustea du helburu.
Idatzi iruzkina