Ageriko bilkura Gipuzkoako Foru Aldundian: hilberri-txostenak (ekitaldiaren irudiak)
- Euskaltzaindiak iaz zendutako sei euskaltzain omendu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan.
- Joxan Goikoetxea musikariak eta Klara Mendizabal abeslariak egin dute sarrerakoa, Egun da Santimamiña (Gabriel Aresti-J.M. Arrizabalaga) kanta interpretatuz. Ondoren, banan-banan irakurri dira iaz hildako lehen sei euskaltzainen profilak, hots, hilberri-txostenak: Joxe Mari Iriondok irakurri du Iñaki Beobide (1934-2024) euskaltzain urgazlearen txostena; Jokin Apalategik Maite Idirin (1943-2024) ohorezkoarena; Xipri Arbelbidek Bernard Goity (1926-2024) urgazlearena; Pantxoa Etchegoinek Erramun Baxok (1928-2024) ohorezkoarena; Miriam Urkiak aletu du Jose Antonio Aduriz (1949-2024) urgazlearen profila eta Xabier Euzkitzek Joxe Ramon Zubimendi (1952-2024) euskaltzain urgazlearena.
- Ekitaldiaren irudiak HEMEN
Idatzi iruzkina