Aldika-aldika egin ohi duen eran, JAGONET kontsulta-zerbitzuko datu-basea eguneratu du Euskaltzaindiak: 17 fitxa berri eskegi ditu webgunean, zalantza lexiko, ortotipografiko, onomastiko eta morfosintaktikoekin.
Momentu honetan, JAGONETek hizkuntzari buruz herritarrek bidalitako galderei emaniko erantzunen 907 fitxa adierazgarri dauzka sarean kontsultatzeko moduan: 2020ra arteko lehen 686 haiei, 80 erantsi zitzaizkien 2022an, beste 72 fitxa 2023an, 52 fitxa 2024an eta, oraingoan, 2025eko urtarrilean, 17.
Fitxa bakoitzak, informazio gehigarri gisa, webgunean noiz zintzilikatu izanaren datua ere badarama, erabiltzaileak horren berri ere izan dezan fitxaren gobernurako.