Edukiari dagokionez, besteak beste, E. Perez Gazteluk eta L. Arrietak prestatu duten Benita Gorostizuren artikulu-bilduma (Sukaldetik agorara. Benita Gorostizu Imaz) arakatu eta bertatik adibideak atera dira.
Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Hortik aurrera Euskaltzaindia ahalegin handia egiten ari da hiztegi horren bertsio elektronikoa gero eta aberatsagoa izan dadin edukiz eta bilaketa-aukeraz.