Aurten ere, Amaia Elizagoien izan da begirale taldearen koordinatzailea. Bere esanetan, «goxo hartu gaitu bost egunez Lekaroz herriak. Euskal Herriko hamaika txokotatik etorritako hogeita hamar gazteren sormena ezagutu du bertako eguzkiak eta lanbroak. Arratiako antzerkia, Bortzirietako kantua, Lapurdiko kostaldeko ilustrazioa, Urola Kostako dantza, Gorbeialdeko literatura, Enkarterrietako bertsogintza... eta beste hainbat kontu eta jolas. Artista gonbidatuen laguntzaz gure gorputzaren aukeren inguruan hausnartu dugu, gure sorkuntzetarako gako pila bat jaso ditugu, oinez ibiltzearen garrantziaren gaineko kontzientzia hartu dugu, eta batez ere, barre egin dugu. Barre sano. Itzultzeko moduko espazio bat sortu dugu Lekarozko aterpetxean, betiko amestuko dugu noizbait hona itzuli ahal izatearekin...».
'Ahots baten' sormen-egonaldiak Euskal Herri osoko gazteak bildu ditu Lekarozen
- Abenduaren 26tik gaur arte, euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartu, beraien arteko harreman-sareak ehundu eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko bilgune izan da Lekarozko (Nafarroa) aterpetxea, Ahots baten sormen-egonaldiari esker.
- Euskal Herriko 30 bat gazte bildu dira bertan. Beraiekin batera, maila handiko artista gonbidatuak izan dira aurten, hain zuzen, Dom Campistron, Maite Larburu, Mikel Ayllon, Garazi Urkiola, Xabat Galletebeitia eta Sarai Robles.
- Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren eskutik antolatzen du Ahots baten, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzaz.
Idatzi iruzkina