Patri Urkizu idazle, ikerlari eta euskaltzain urgazlea hil da
- Patri Urkizu idazle, ikerlari, irakasle eta euskaltzain urgazlea zendu da, 78 urte zituela.
- Lezon (Gipuzkoa) jaio zen, 1946ko irailaren 2an. Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea), Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNED) irakasle izatetik erretiroa hartuta zegoen. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura sailburu ohia izan zen eta Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1991ko urtarrilaren 31n. Euskaltzaindiaren batzorde ugaritan egin zuen lan: Hiztegigintza (1987-1989), Lexiko Ebazpenen Finkapena (1989-1995), Literatura Ikerketa (1991-2017) eta Euskal Literatura Antologia egitasmoa (2018-2021).
- Urkizuk lan itzela egin zuen bertsolaritza eta antzerkigintza ikertzen, eta alor horietako edozenbat saiakera-liburu argitaratu zituen. Tartean, Euskal Antzertia, Zuberoako irri-teatroa, Balada zaharrez… Poesian ere jardun zuen (Dorrejilko kanta, Zeren azken finean), baita narrazioan ere (Sekulorun sekulotan, Zoazte hemendik!, Suaren froga…).
Idatzi iruzkina