
Euskaltzaindiak bost ikastaro antolatu ditu 2025eko urtarrilerako
- Alfontso Mujika Etxeberria euskaltzain osoak emango ditu, eta ikastaro guztietan letra-estiloen erabilera aztertuko da.
- «Letra-estiloak ikastaroan, ikusiko dugu zer eta zein diren estilo tipografikoak eta noiz eta nola erabili behar diren. Zehazki, noiz erabili behar den letra arrunta eta noiz letra etzana. Eta letra etzana noiz bai eta noiz ez, eta zergatik. Zer egin behar den kasu-markekin eta artikuluarekin letra etzana erabiltzen denean, noiz jarri behar den marratxoa letra etzana erabiltzen denean, zer gertatzen den amaieran r letra duten hitzekin. Erabilera-kasuak banan-banan deskribatu eta ikusiko ditugu (enfasia, metahizkuntza, mailegu berriak, sorkuntza-obrak, ekitaldiak, izengoitiak, fenomeno meteorologikoak, gauzakien izen bereziak, izen zientifikoak…), beti adibidez lagundurik eta erabilera-gakoak nabarmenduz», argitu du Alfontso Mujikak.
- Hona hemen noiz eta non izango diren ikastaroak:
- Urtarrilaren 9an (Donostian): Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Tolare baserria. Almortza bidea 6), 17:00etatik 18:30era.
- Urtarrilaren 14an (Bilbon): Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria 15), 17:00etatik 18:30era.
- Urtarrilaren 16an (Gasteizen): Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan (Gaztelako atea 54), 17:00etatik 18:30era.
- Urtarrilaren 21ean (Iruñean): Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan (Oliveto Kondea 2, 2. solairua), 17:00etatik 18:30era.
- Urtarrilaren 22an (Baionan): Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan (Gaztelu Berria 15, Paul Bert plaza), 10:00etatik 11:30era. - Izen-ematea HEMEN
- 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta 2024ko urtarrilean plazaratu ziren lehen emaitzak.
Idatzi iruzkina