Euskaltzaindiak bi ikerlan aurkeztu ditu 59. Durangoko Azokan
- Iñaki Iurrebaso soziologoak Gako berrien bila (Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen) ikerlana aurkeztu zuen atzo Talaia espazioan, eta beste horrenbeste egin zuen Luis Mari Zaldua hizkuntzalariak bere azken lanarekin: Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea.
- Iurrebasorekin batera agerpenean izan ziren Josune Irabien Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Patxi Juaristi Euskaltzaindiko Sustapen batzordekidea. Halaber, Zalduak bere ondoan izan zituen Joseba K. Pérez de Heredia Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaria eta Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko burua.
- Egileei elkarrizketak hemen:
- Iñaki Iurrebasorena
- Luis Mari Zalduarena
Idatzi iruzkina