Iñaki Iurrebaso: «Minorizazio egoera larrian gaude»
- Tesi hau euskal demolinguistikak duen tresna multzoa zabaltzeko eta hobetzeko sormen-saiakera bat da, Euskaltzaindiak EHU/UPVrekin elkarlanean editatu duena.
- Saiakera honetan, hizkuntza gutxituen inguruan dagoen jakintza soziolinguistikotik abiatuta, nazioarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturri hartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estatistiko nagusik adierazle berriak sortzeko zer-nolako aukerak eskaintzen dituzten ikertu da. Eta hainbat adierazletan gauzatu dira aukera horiek.
- Saiakera honekin, egilea ahalegindu da -eremu akademikotik haratago- euskararen egoeraren ezagutzarako elementuak eta ikuspegi berriak eskaintzen. Gure hizkuntzak egun bizi duen egoeraren erretratu zorrotza egin du Iñaki Iurrebaso soziologoak.
Idatzi iruzkina