'Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea'
- Euskaltzaindiak Luis Mari Zalduaren ikerlan berria plazaratu du: Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea. Bihar aurkeztuko da liburua, Durangoko Azokan (Talaia espazioan, 17etan).
- Duela 2.000 urte pasatxo, erromatartzea hasi zenean, Euskal Herriko alderdi zabal batean euskal hizkuntza arrotza zelako ustekizuna aspaldikoa da. Ideia horri eusteko erabilitako jatorri indoeuroparreko pertsona izen multzoaren muina Arabako sortaldean eta harekin muga egiten duen Nafarroako sartaldeko zerrenda da. - Baina, Arabako eta Nafarroako hilarrietan eta aldareetan dauden jende izen hispaniar-zelten aztarnak aski dira aro aldaketaren garaian Euskal Herriko mendebalde osoan euskal mintzaira ezezaguna zelako hipotesia funtsatzeko? Finean, galdera horri erantzutera dator Zalduaren ikerlana, datu eta azalpen ugari ematen dituela.
Idatzi iruzkina