Lankidetza-hitzarmena sinatu dute Espainiako Diputatuen Kongresuak eta Euskaltzaindiak (irudiak)
Lankidetza-hitzarmena sinatu dute Espainiako Diputatuen Kongresuak eta Euskaltzaindiak (irudiak)
Euskararen Nazioarteko Egunean, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Espainiako Diputatuen Kongresuak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren egoitzan izan da ekitaldia, eta bertan izan dira Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidentea eta Andres Urrutia euskaltzainburua, Akademiaren Zuzendaritzako kideekin batera.