Danserie taldeak egia bihurtu du Etxepareren ametsa
- Euskararen Egunaren atarian, kontzertu zoragarria eman du Danserie taldeak Nafarroako Parlamentuaren patio nagusian. Nafarroako Gobernuarekin eta Euskaltzaindiarekin elkarlanean antolatu du emanaldia talde iruindarrak. Besteak beste, ekitaldian izan dira Unai Uhalde Parlamentuko presidentea, Ana Ollo Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
- Kontzertua hasi baino lehen, Unai Uhaldek Foruen monumentuaren kopia bana eman die Euskaltzaindiari eta Danserie Ensemble taldeari.
- Gaurko kontzertuan, azken diskoko piezak jo ditu taldeak, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuan oinarrituta baitago Danserieren azken lana, Pamiela argitaletxeak editatu duela. Bere liburuaren aitzin-solasean Etxeparek argi esaten zuen kantatzeko idatzi zituela bertso horiek, eta Danseriek bete egin du idazlearen desira.
Idatzi iruzkina