Gaur egun, araua onartu zenean baino udalerri bat gehiago du Bizkaiak: Usansolo, 2022an Bizkaiko Batzar Nagusiek onartua (Galdakaoko auzoa zen). Eta usansolotar arautu da Usansoloko herritarren izena.
Bestalde, Arrankudiagako Udalak izena aldatzea erabaki zuen, 1968 arte udal izan zen Zollo izena berreskuratzeko. 2022az geroztik, Arrankudiaga-Zollo da udalerriaren izena, eta zollotar arautu da Zolloko herritarren izena.
Bizkaiko herri izendegi eguneratuan, izen ofizialen aldaketak ere jaso dira: Sopela (lehen, Sopelana zen izen ofiziala; 2014an aldatu zen) eta Urduña / Orduña (lehen, Urduña-Orduña zen izen ofiziala; 2008an aldatu zen).