Xabier Erdozia euskaltzain urgazlea zendu da
- Lekeition hil zen atzo, 88 urte zituela. Hileta-elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 19etan eta Lekeitioko Andra Mariaren Jasokundearen basilikan.
- Donostian (Gipuzkoa) jaio zen Xabier Erdozia, 1935eko azaroaren 25ean. Ekonomia Zientzietan lizentziaduna (Bilboko Unibertsitatea), Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxearen buru ohia izan zen. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n (Akademiaren Ekonomia batzordean aritu zen 1997tik 2009ra arte). Mondragon Kooperatiba Korporazioaren (MCC) idazkari nagusia izatetik erretiroa hartuta zegoen.
Idatzi iruzkina