Baiona Hiriko Urrezko Domina emango diote Xarles Videgain euskaltzain emerituari
- Abenduaren 3an emango diote medaila, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Herriko Etxearen Saloi Handian 17:15etatik aurrera egingo den ekitaldian.
- Xarles Videgain Baionan (Lapurdi) jaio zen, 1947ko ekainaren 30ean. Letretan doktorea da, eta Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasle emeritu Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean.
- Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko martxoaren 25ean eta oso 2009ko martxoaren 26an. Euskaltzain emeritua da 2022ko uztailaren 22tik. Baionan izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen 2010eko urriaren 30ean, bere jaioterrian bertan.
Idatzi iruzkina