2024ko ‘Ahots Baten' sormen-egonaldia Lekarozen izanen da
- Mintzola egitasmoaren bidez egiten da eta izena emateko epea azaroaren 19an ireki eta abenduaren 10ean itxiko da (parte-hartzaile bakoitzak 130 euro ordaindu beharko ditu).
- Ahots Baten sormen-egonaldiak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira.
- Ilustrazioa, kantagintza, literatura, antzerkia eta bertsolaritza landuko dira egonaldian, sortzaile hauen eskutik: Dom Campistron, Maite Larburu, Mikel Ayllon, Garazi Urkiola, Xabat Galletebeitia eta Sarai Robles.
- 2024ko Ahots Baten sormen-egonaldia abenduaren 26tik 30era izango da, Lekarozko (Nafarroa) aterpetxean.
Idatzi iruzkina