Euskaltzaindiak webgunean eskegi du Euskera Ikerketa Aldizkariaren 2024ko bigarren zenbakia. Besteak beste, sei ikerketa-artikulu irakur daitezke zenbaki berrian: Joseba Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak (Ane Arandia); -KAdun adberbioez haratago: apurKA-apurKA baina beti aurreraKA (Ane Berro, Cecilia Fernández-Altonaga); Urtaroak. Ikuspegi etnolinguistikoa (Kepa Diéguez); Euskara zinema elekariaren hasmentan (1930-1936). Debateak, ametsak eta praktikak (Josu Martinez); Itzulpen-estrategia pedagogikoak euskal irakaskuntzaren ardatzekin bat (Miren Ibarluzea); Euskaldunen euskara-gaitasunaren eragina euskara-gaztelania kode-alternantziaren erabileran (Mikel Pérez, Amaia Munarriz-Ibarrola).
Horrez gain, ohar bat eta liburu-aipamen bat ere badira aldizkariaren zenbaki berrian, hain zuzen, Manu Gojenolak paratutako Mario Onaindiaren euskal lanak, eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren liburu-aipamena (La Reial Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona i l’Institut d’Estudis Catalans davant la normativa de la llengua catalana).
Euskera Ikerketa Aldizkariak bi zenbaki argitaratzen ditu urtero: lehena udaberrian (urtarrila-ekaina aldiari dagokiona) eta bigarrena irailean edo urrian (uztaila-abendua aldikoa). Ikerketa-artikuluak argitaratzeko, Idazketa Batzordeak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasotzen du PEER REVIEW itsu bikoitza sistema erabiliz.