Georges Rebuschi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
Georges Rebuschi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
Bart hil zen bere etxean, Frantziako Nancy hirian.
Georges Rebuschi Parisen (Frantzia) jaio zen 1949ko martxoaren 10ean. Hizkuntzalaritzan doktorea zen (Paris VII Unibertsitatea) eta Sorbona Berria Unibertsitateko irakasle emeritua. Euskaltzaindiak 1991ean izendatu zuen euskaltzain urgazle eta 2002an ohorezko.