Donejakue bideko izenak, zubiak eta gabarrak
- Euskaltzaindiak bi hitzaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Donejakue bideko izenak eta ibaiak zeharkatzeko modua: zubiak eta gabarrak titulupean.
- Urriaren 15ean, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastikako zerbitzuko arduradunak Donejakue bidearen barrualdeko bide zaharrek euskal toponimian utzi duten arrastoa aztertuko du. Urriaren 22an, berriz, Xabier Kerexeta historialariak garai batean Bidasoa zeharkatzeko zeuden moduak azalduko ditu, hots, gabarrak euskaldunen artean izan duen garrantzi eta erabilgarritasuna azpimarratuko du.
- Hitzaldi biak Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo) izango dira, arratsaldeko 7etan.
- Lekua gordetzeko, eman izena hemen: 944158155 / info@euskaltzaindia.eus
Idatzi iruzkina