Irailekoak poesia-jaialdiaren bigarren aldia antolatu du Euskaltzaindiak, Itsasuko Herriko Etxearekin elkarlanean eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin.
Jaialdiaren bitartez, euskal poeten lana gizarteratu nahi izan da. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartu dute (aurten, okzitanierazko literatura aztertu da).