Martzel Andrinua ohorezko euskaltzaina hil da, 94 urte zituela
- Pasiotarraren hileta-elizkizuna asteartean izango da, 5etan, Bilboko San Felicisimo elizan.
- Ziortza-Bolibarren (Bizkaia) jaio zen Martzel Andrinua Lariz, 1930eko abuztuaren 18an. Bilboko Elizbarrutiaren Bizian Gora elkarteko kontseilaria izan zen eta Bizkaiko eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetako epaile ohia ere bai.
- Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1961eko abuztuaren 25ean eta ohorezko 2018an.
- Zenbait idazlan: Aita Patxi (2000) eta Txikiak haundi (2004).
(Argazkiak: Bilboko Elizbarrutia eta Euskaltzaindia)
Idatzi iruzkina