Hizkuntzen Europako Egunean, Espainiako Diputatuen Kongresuan izan da Euskaltzaindia
- Hizkuntzen Europako Eguna zela eta, Euskaltzaindia Madrilgo Diputatuen Kongresuan izan zen atzo. Honela, Espainiako gobernuak antolatutako ekitaldian parte hartu zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak, Estatuko beste hizkuntza ofizialetako ordezkariekin batera.
- Francina Armengol Kongresuko presidenteak eta Ernest Urtasun Espainiako Estatuko Kultura ministroak estreinatu zuten ekitaldia, sarrera-mintzaldi bana eginez; ondoren, Estatuko hizkuntza ofizialetako ordezkariek hitz egin zuten, eta, azkenik, Rozalén kantariak Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean interpretatu zuen, bertan bildutako guztien txalo zaparrada jaso zuela.
Idatzi iruzkina