Europako Kontseiluak euskararen errealitateari buruz egindako txostena ere aipatu du Uhaldek. Egoerari buelta emateko, esan du komeni dela inteligentziaz jokatzea, hain zuzen, foru-arauditik eta epai judizialetatik eratorritako baldintzatzaileak iraultzeko, bere ustez horiek baitira hizkuntza-normalizazioaren aurka jotzen duten faktore nagusietako bi: «Inplizituki, esan berri digute zonifikazioa euskara bultzatzeko eta berdintasunez erabiltzeko oztopoen artean dagoela. Bitxia da, eta, aldi berean, oso tristea, hizkuntza propioa babesteko eta sustatzeko aholkuak hain urrutitik etorri behar izatea. Egia da denbora asko daramagula egoera horri buruz ohartarazten, eta egia da, gero eta gehiago izan arren, ez dugula gehiengo nahikorik Euskararen Legea aldatzeko. Horregatik, hizkuntzan eta hiztunetan pentsatuz, ezin dugu gutxietsi aurrerapauso bakoitza, txikia izan arren. Itun bat beharko litzateke, eta iaz proposatu nuen foro honetan bertan. Inteligentziaz lan egiten jarraitu behar dugu», berretsi du Unai Uhaldek.
Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuan egin du iraileko Osoko Bilkura
- Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuan egin du iraileko Osoko Bilkura. Aurretik, Unai Uhalde Parlamentuko lehendakariak harrera egin die euskaltzainei. Bere hitzaldian, Uhaldek eskatu dio Euskaltzaindiari euskararen sustapenean eta garapenean laguntzen jarrai dezala.
Idatzi iruzkina