Ahoskera ikastaroak Baionan eta Gasteizen
- Euskaltzaindiak ahoskera ikastaro bi antolatu ditu urrirako. Lehenengoa Baionan izanen da, urriaren 2an, eta bigarrena Gasteizen, urriaren 11n.
- Baionan Lourdes Oñederra eta Julia Marin izango dira irakasleak; Gasteizen Irantzu Epelde, Oroitz Jauregi eta Julia Marin. Bi ikastaroak goizez izanen dira (09:15-13:30).
- Saio teoriko-praktikoak irakasle, irakaslegai, esatari eta, oro har, ahozko hizkuntzan interesa dutenentzat antolatu ditu Akademiak.
- Izen-emateak:
- Baiona: 33 (0)559 256426
- Gasteiz: (34) 945 233648
Idatzi iruzkina