Joxe Ramon Zubimendi irakasle eta itzultzailea hil da, 71 urte zituela
- Usurbilen (Gipuzkoa) jaio zen Joxe Ramon Zubimendi, 1952ko azaroaren 11n. Irakasle, itzultzaile eta idazlea, euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1996ko martxoaren 29an. Akademiaren barruan batzorde hauetan parte-hartu zuen: Herri Literatura (1997-2017), Jagon saila (1997-1999), Corpusa (1999-2009), Komunikabideen lantaldea (2001-2003) eta Euskalkien lantaldea (2007-2009). Euskaltzaindiko Jagonet zerbitzuaren arduraduna ere izan zen.
- Zenbait idazlan: Idazkera-liburua [elkarlanean] (1993); Zubieta, mila urteko herria (2000); Gipuzkoa (2009).
Idatzi iruzkina