2023an zendutako euskaltzainei omenaldia (laburpen-bideoa)
- Urtarrilaren 26an, Euskaltzaindiak 2024ko lehenengo Osoko Bilkura egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Eider Mendoza diputatu nagusiak egin zien harrera euskaltzainei. Ondoren, 2023an zendutako bost euskaltzain omendu zituen Euskararen Akademiak, beraien hilberri-txostenak irakurriz: Joxe Mari Iturraldek irakurri zuen Joan Mari Irigoieni zegokiona, Paulo Agirrebaltzategik Joseba Intxaustirena, Peio Jorajuriak Mixel Oronozena, Lontzo Zugazagak Jose Maria Rementeriarena eta Josu Zabaletak aletu zuen Xabier Mendiguren Bereziarturen profila.
Idatzi iruzkina