Euskaltzaindiari egindako ekarpena izugarri handia izan da, batez ere lexikologian eta lexikografian. Beti sakon, beti zorrotz. 1987az geroztik etengabe. Lanetik erretiroa hartu ondoren Tolosako komentuan bizi izan da, harik eta osasun-arazoek behartuta Bermeoko komentura aldatu zen arte. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1991ko urtarrilaren 31n eta ohorezko 2018ko apirilaren 27an.
Lankide eta lagun ezin hobea izan da niretzat. Makina bat bilkura, kongresu, jardunaldi, eta abar egin ditugu elkarrekin. Ez adiorik, Jose Antonio. Beti gogoan izango haugu»
Andoni Sagarna
(Euskaltzain emeritua)