Euskaltzaindiak sexu eraso guztien kontra dagoela adierazten du
- Azken asteetan, zenbait andrek jendaurrean salatu dituzte Patxi Ezkiaga euskal idazleak haiei egindako sexu erasoak. Biktima hauetako batzuek izena eman dute, eta beste batzuek, nahiz eraso hauen xehetasunak eman, ez dute indarrik izan beren izena agerian jartzeko.
- Gertaera lazgarri eta onartezin hauen aurrean, Euskaltzaindiak sexu eraso guztien kontra dagoela adierazten du, eta zalantza gabe beti biktimen ondoan dagoela eta egoten segituko duela azpimarratzen du.
- Patxi Ezkiaga ez zen izan Euskaltzaindiko kide, ez eta Euskararen Akademiaren batzorde edo lantalde bateko kide ere. Nolanahi ere, Euskaltzaindiak, hala nola beste erakunde batzuek, antolatutako sariketetara lanak aurkeztu zituen, bai eta sariak eta aitortzak jaso ere. Horiek horrela, Euskaltzaindiak, salaketa hauek inoiz ahaztu ez daitezen, Euskaltzaindiaren webguneko P. Ezkiagaren erreferentzia bakoitzari gehituko dio salaketa hauen berri ematen duen argibidea.
(Argazkia: Txema Fernández / Efe)
Idatzi iruzkina