Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua-ri buruzko jardunaldia Donostian
- Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) arautu zuen Euskaltzaindiak (87. arauaren bidez) duela 25 urte eta ‘Jean Haritschelhar gogoan’ leloaren harira, orduko euskaltzainburua omendu nahi izan dute urteurren-ospakizun honetan.
- Ekainaren 30an izanen da jardunaldia, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Tolare baserria, Donostia).
Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan eginen den jardunaldi horretan, María Jesús Gil Valdés Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak Ahoskeraren irakaskuntzari buruzko hitzaldia (gazteleraz La enseñanza de la pronunciación – aldi bereko itzulpen zerbitzua izango da) emango du. Ondoren, Xabier Euzkitze euskaltzain urgazleak eta Aner Euzkitzek Hitzetik Kortsera deituriko hitzaldia emango dute. Azkenik, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide guztiek parte hartuko dute EBAZ atalez atal izeneko mahai-inguruan.
Idatzi iruzkina