Gotzon Lobera: "Erakusketa honek erakusten du euskarak izan duela bere lekua harreman juridikoetan, gutxienez XV. gizalditik hona"
- Nafarroako Parlamentuan erakutsi zen estreinakoz, eta gaur egun Hitzak Lege erakusketa ibiltaria Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan (Hurtado Ametzaga, 6) ikus daiteke. Bertan, irudi eta grafikoak baliatuz, euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakusten dira. Martxoaren 4ra arte izango da bertan (08:00etatik 20:00etara bisita daiteke).
- Erakusketa ibiltaria Euskaltzaindiak antolatu du, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako batzar nagusiekin elkarlanean.
- Azalpen-bideoa hemen: https://labur.eus/Bd1KF
Idatzi iruzkina