Ahozko eta idatzizko tradizioaren iraupena eta transmisioa oso garrantzitsuak izan dira (eta dira) euskal kulturan. Euskaltzaindiak kontu honi erreparatu nahi izan dio aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan, eta bi hitzaldi antolatu ditu Bilboko egoitzan.batetik, balada tradizional baten adibidea hautatu du, hain zuzen Benito Lertxundik abesten duen Ozaze Jaurgainean; bestetik, toponimia tradizioaren transmisiorako tresna gisa aztertzea.
Honela, Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak Ozaze Jaurgainean balada: nork, noiz, nola hitzaldia emango du urriaren 19an, eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko kideak Toponimiak tradizioa transmititzeko duen ahalmena aztertuko du urriaren 26an. Bi-biak Euskaltzaindiaren egoitzan izanen dira (Plaza Barria, 15 - Bilbo), 19etatik aurrera.