Blas de Oteroren 'Ordaindu gabeko letra bat' liburua aurkeztuko da bihar Bilbon
- Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta Euskaltzaindiak sustatutako antologia Gallo de Oro argitaletxearen eskutik plazaratu da.
- Liburuaren aurkezpen bikoitza egingo da bihar. Goizean, Bilboko udaletxean, eta 19etan, Bidebarrieta Kulturgunean. Iluntzeko ekitaldian, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura saileko zinegotziak, José Fernández de la Sota Blas de Otero Fundazioaren zuzendariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak parte hartuko dute.
- Blas de Oteroren 12 poema euskaratu dira liburua gertatzeko, eta itzultzaileen zerrenda beste horrenbeste euskal idazlek osatzen dute (Gabriel Aresti, Luigi Anselmi, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, Beatriz Chivite, Gerardo Markuleta, Harkaitz Cano, Haritz Gorrotxategi eta Bernardo Atxaga).
Idatzi iruzkina