Urriaren 20an, ‘Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi’ ikastaroa Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan
- Saio teoriko-praktikoa kazetari, irakasle eta, oro har, jendaurrean hitz egiten trebatu nahi duen ororentzat antolatu da.
- Ikastaro horretan, ahozko euskararen inguruko lanketa berezia eginen da, eta, euskaltzainen ekarpen teorikoaz gain, praktikari ere tokia emanen zaio. Oroitz Jauregi Nazabal eta Lourdes Oñederra Olaizola Ahoskera batzordeko kideak arduratuko dira alderdi teorikoaz eta Julia Marin Arteaga komunikazio tekniken irakaslea lan-saio praktikoaz.
- Izena eman dezakezu inprimaki HAU betez, +34 948 223 471 telefonora deituz edo helbide honetara idatziz: nafarroaordez@euskaltzaindia.eus, urriaren 13ra arte.
Idatzi iruzkina