Tafallako Garcés de los Fayos ikastolan izan da Euskaltzaindia
- Aurten ere Nafarroako ikastolen aldeko jaiarekin (Nafarroa Oinez) bat eginen du Euskaltzaindiak, eta gaur Tafallara hurbildu dira Akademiaren Zuzendaritzako kideak, bertako ikastola eta ikasleak ezagutzeko asmoz.
- Goizean, Tafallako udaletxean egin du bilera Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak. Ondoren, Jesus Arrizubieta herriko alkateak hartu ditu euskaltzainak. Arrizubietarekin batera izan dira Pedro Leralta Kultura zinegotzia eta Marta Gomez Euskara zinegotzia.
- Azkenik, ikastolako eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera (Paula Arregi zuzendaria, Aritz Azcarate lehendakaria, Marta Igoa eta Haizea Lizarbe Nafarroa Oinez-eko koordinatzaileak), Garcés de los Fayos ikastolara hurbildu diraeuskaltzainak; bertan, ikasleei Akademiaren historia eta jarduna sakonago azaltzeko aukera izan dute.
Idatzi iruzkina