Webgune batean honako hau irakurri dugu: India munduko zazpigarren herrialde handiena da eta 1,2 bilioi biztanle ditu.
Datua egiaztatzera joan garenean, hau ikusi dugu:
Indiako erroldak 2011n zioen biztanleak 1.372.065.957 zirela. Bi datuak ez datoz bat, eta ez ezkerretik hasita bigarren zenbakia datu batean 2 eta bestean 3 delako, baizik eta webguneak emandako datua guztiz okerra delako.
Bilioia zer den Euskaltzaindiaren Hiztegiak esaten digu:
iz. Milioi bat bider milioi bat. Mila miliarrek, bilioi bat.
Webguneak esan behar zuen 1.200 milioi biztanle dituela Indiak edo, gauza bera dena, 1,2 miliar biztanle dituela.
Akats hori nahiko ohikoa da. Amerikako Estatu Batuetan 1.000 milioiri billion esaten diote, eta, itzulpen txarra eginez, batzuek 1.000 milioiri euskaraz bilioi esaten diote.
Bilioia = 1012= milioi bat milioi = 1.000 miliar
1.000 milioi = miliar bat = 109
Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioen bezala: