Ez dira egokiak honelako erabilerak:
*eskerrak eman dizkie, Azpeitiko eta Azkoitiko udalei, kasu.
eta bai
eskerrak eman dizkie, Azpeitiko eta Azkoitiko udalei, kasurako.
eskerrak eman dizkie, Azpeitiko eta Azkoitiko udalei, adibidez.
eskerrak eman dizkie, Azpeitiko eta Azkoitiko udalei esate baterako.
eskerrak eman dizkie, Azpeitiko eta Azkoitiko udalei, esaterako.
eskerrak eman dizkie, Azpeitiko eta Azkoitiko udalei, esateko.
eskerrak eman dizkie, hala nola Azpeitiko eta Azkoitiko udalei
Ez zaigu baliabiderik falta, bada.
Desegokitzat jotako erabilera hori ez da OEHn agertzen , XX. mendeko corpusean 1978an ageri da lehenengo aldiz eta 1985-1987 epean hiruzpalau agerraldi ditu. Lexikoaren Behatokian ikusten da 2008 ingurutik aurrera ugaritu zela erabilera hori.
Esan daiteke oso gauza berria dela, eta tradizio zabala duten beste forma horiek hobestea komeni dela.