Euskaltzaindiaren corpusetan aztertzen badugu urrats hitzaren erabilera hauxe ikusiko dugu:
Orotariko Euskal Hiztegian
Hitzaren tradizioari buruzko atalak hau dio: “Propio de la tradición septentrional. Al Sur (además de en Mendiburu y en algunos textos pirenaicos), se documenta desde finales del siglo XIX y su uso va creciendo a lo largo del XX.”
OEHk badu urrats egin azpisarrera ere ibili adierarekin.
Urrats sarrerako erabilera-adibideetan badira urratsak egin esapidea dutenak. Gehienak Iparraldeko idazleenak (Mihura, Duhalde, Constantin, Harriet, Larregi, Hiriart-Urruti, Narbaitz, Mattin, Xalbador, Larre, Zerbitzari, Etxeberri Ziburukoa, Lapitz, Joanategi, Oxobi, Hiribarren).
Badira Hegoaldeko idazle batzuen adibideak ere urratsak egin dutenak (Erkiaga, Villasante, Mitxelena).
Adibide bat dago urratsak eman esapidea duena, Miranderena.
Hegoaldeko idazleen adibide batzuk badaude (Euskal Esnalea, Etxaide, Villasante, Markiegi), denak XX. mendekoak.
XX. mendeko corpus estatistikoan
Iparraldeko idazleen adibide guztietan urratsak egin ageri da (Oxobi, Duhour, Zerbitzari, Ostopetarra, Dassance, Iratxet, Mendixko, Landart)
Hegoaldeko lehen idazlea urratsak eman darabilena Txillardegi da Peru Leartza’kon (1960), nahiz eta urte batzuk geroago, 1981ean, urratsak eginerabili zuen. Gero beste batzuk datoz: Etxaide Gorrotoa legen (1964) Letamendi (1979). 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera hasten da ugaritzen esapide horren erabilera.
Epea |
Agerraldi-kopurua |
Agerraldiak urteko |
1900-1939 |
0 |
0 |
1940-1968 |
2 |
0,1 |
1969-1990 |
100 |
4,8 |
1991-1999 |
85 |
9,4 |
Hobe litzateke kopuru absolutuetan oinarritutako datu horien ordez, garai bakoitzeko corpus atalaren tamainaren araberako kopuru erlatiboak erabiltzea, baina, ideia bat izateko, nahikoa izan liteke taulakoak kontuan izatea.
XX. mendearen lehen erdian hutsaren hurrengoa da urratsak eman esapidearen erabilera, betiere Hegoaldeko idazleengan, eta hortik aurrera ugaritzen da. Iparraldeko idazleek urratsak egin erabiltzen jarraitzen dute.
Hegoaldeko idazle batzuek ezezaguna zuten zerbait “gaizki” ikasi izan dutela esan daiteke.
Eta zein da egoera gaur egun? Lexikoaren Behatokiak hau erakusten du: Kontuan izan behar da urratsak egin / urratsak eman ez direla beti erabiltzen ez hurrenkera horretan eta ez ondoz ondoko segidan ere.
Adibidez:
urratsfaltsurik ezin egin dezakedala
Ez duzu beraz zeren egin bertze urratsik
Hala ere, erraztasunagatik, ondoz ondoko posizioan, eta ezkerrean urrats lema duten formen erabilerak bakarrik aztertuko ditugu.
Ondoko grafikoek erakusten digute oro har 2000-2020 epean urratsak eginesapidea izan dela nagusi.
Ordenatuetan milioi testu-hitzeko maiztasun erlatiboak daude irudikatuta.
Epe osoa kontuan hartuta, kopuru absolutuak hauexek dira:
urratsak egin1989 agerraldi
urratsak eman 1.002 agerraldi
Argitaratzaileen arabera, agerraldi kopuruak honela banatuta daude:
Argitaratzailea |
Agerraldi kopuru absolutuak |
|
urratsak egin |
urratsak eman |
|
AEK |
22 |
30 |
Argia |
45 |
228 |
Berria |
1427 |
100 |
Deia |
7 |
19 |
Diario Vasco |
22 |
68 |
Euskal Herriko Agintaritza |
1 |
- |
EiTB |
62 |
183 |
El Correo |
1 |
1 |
Elhuyar |
5 |
10 |
Elkar |
146 |
71 |
Erlea |
- |
1 |
Eroski |
37 |
19 |
Espainiako Gobernua |
1 |
1 |
Euskaltzaindia |
38 |
31 |
Euskaltzaindia-EHU |
- |
1 |
Goiena |
5 |
20 |
Gomilex |
- |
5 |
HABE |
- |
2 |
Jakin |
30 |
27 |
Karmel |
2 |
21 |
Laneki |
19 |
13 |
UEU |
88 |
131 |
UEU-EHU |
8 |
5 |
Uztarria |
23 |
17 |
GUZTIRA |
1989 |
1004 |
Hau guztia ikusita, ondorioak honako hauek dira:
1) Esapide bat Euskaltzaindiaren Hiztegian ez agertzeak ez du esan nahi debekatuta dagoenik. 2) urrats hitza Hegoaldean erabiltzen hasi zenean Iparraldean zuen ohiko erabileratik saihesten joan zen, baina ez Iparraldean. 3) Gaur egun Iparraldean erabilerak bere hartan jarraitzen du eta Hegoaldean hainbat idazlek ere bide hori errespetatzen du. 4) Oraingoz ez zaio lekurik eman forma berriari, baina horrek ez du esan nahi etorkizunean lekurik egingo ez zaionik. Ikusiko da zein den bilakaera. |