Gainera, Textos arcaicos vascos, Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos eta Euskal testu zaharrak direlako liburuetan agertzen den testu zahar bakoitzari laburdura berezi bana ezarri zaio. Honi esker, garai eta euskalkiaren araberako bilaketan behar bezala sailkaturik agertzen dira testu hauek.
Euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatu
Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Hortik aurrera Euskaltzaindia ahalegin handia egiten ari da hiztegi horren bertsio elektronikoa gero eta aberatsagoa izan dadin edukiz eta bilaketa-aukeraz.