Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabearen XV. edizioa, ekainaren 8an
- Aurten, Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria irakurriko da Bilboko Arriaga Antzokian. Bertan izango dira Euskaltzaindiaren ordezkariak, hain zuzen, Andres Urrutia, Adolfo Arejita, Xabier Kintana eta Erramun Osa.
- Aurretik, aldi honetako azken Foruma antolatu du Bilboko euskaltegiak. Gaur, Joseba Sarrionandia, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltza hartuko ditu Euskaltzaindiaren egoitzak, 19etatik aurrera. Bihar, ekainak 7 dituela, Laura Mintegi eta Ur Apalategi arituko dira, leku eta ordu berean.
Idatzi iruzkina