Hortaz, ekaineko eta uztaileko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Patxi Zabaletaren hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Alegia, irailean.
Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.