Idazlea ere bazen Iñaki Segurola. Lan hauek idatzi zituen: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (2005, Alberdania); Nere gorringotik (2008, Alberdania); Arrazoia ez dago edukitzerik (2012, Alberdania); Sed quia sua (2020, Erein); Koiteretzia (2021, Alberdania)
Horrez gain, zenbait hedabidetan ere kolaboratu izan du filologo azpeitiarrak.
Iñaki Segurola filologo eta euskaltzain urgazlea zendu da
- Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen Segurola, 1962ko martxoaren 8an. Euskal Filologian lizentziaduna (UPV/EHU), Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle. Urte luzez, honako batzorde hauetan egin izan ditu bere ekarpenak: Orotariko Euskal Hiztegia lantaldea (1989-2005), Hiztegi Batuko lantaldea (1993-2009), eta Euskal Hiztegi Etimologikoa egitasmoa (2010-2021).
(Argazkia: EiTB)
Idatzi iruzkina