Hiru hizkuntzatan idatzi ditu bere olerkiak Peillenek, eta bost multzotan sailkatu ditu: euskal kultura eta gaiei buruzkoak, jatorrian euskaraz idatziak; ekialdeko kulturak (Asia, Afrika, Arabia...) ardatz dutenak, jatorrian euskaraz idatziak; gai mitologikoak lantzen dituzten piezak; zahartzaroari buruzkoak (horiek berriagoak dira, pertsonalagoak, barnerakoiagoak); hispanitatea bere zentzu zabalean jorratzen dutenak (gaztelaniaz idatziak).
Txomin Peillen: "Orain dela 70 urte idatzi nuen lehenbiziko poema"
- Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituak bere olerkirik aipagarrienak bildu ditu liburu batean: 'Ene bertsoen bilduma (1951-2021)'.
- Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztuko du antologia: igande honetan, apirilaren 10ean, goizeko 11etan.
- Euskaltzaindiak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz plazaratu du argitalpen berria.
Idatzi iruzkina