Saizarbitoriaren ‘Martutene’ hizpide Bilbo Zaharra Forum jardunaldietan
- Aurten, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituak Ramon Saizarbitoriari egingo dio gorazarre, Martutene eleberriak hamar urte bete dituela aitzakiatzat hartuta.
- Klasikoen Irakurraldia ekainean izanen da, baina aurretik Forum mamitsuak antolatu ohi dira, atari gisa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
- Otsaileko Forum-ean honako hauek parte hartuko dute (19:00etan):
- Otsailak 21, astelehena: Pedro Alberdi eta Markos Zapiain.
- Otsailak 22, asteartea: Mariasun Landa eta Juanjo Olasagarre.
- Otsailak 23, asteazkena: Itxaro Borda eta Iban Zaldua.
Idatzi iruzkina