AEK-k 22. Korrika aurkeztu dio Euskaltzaindiari
- Asier Amondo Korrikako arduraduna eta Iñaki Urkijo AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko kidea Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izan dira gaur. AEK-ko ordezkariek Amurrion hasi eta Donostian amaituko den 22. Korrikaren nondik norakoak azaldu dizkiete Andres Urrutia euskaltzainburuari eta Erramun Osa idazkariordeari.
- Bestalde, Euskaltzaindiak lankidetza eskaini die antolatzaileei, euskararen alde Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen honek ahalik eta arrakastarik handiena izan dezan.
- Martxoaren 31tik apirilaren 10era arte, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
- Argibide gehiago, HEMEN
- Abestia ('Hitzekin'), HEMEN
Idatzi iruzkina