Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu dute Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasle eta irakasleek
- Euskaltzaindiak bere egoitzan hartu zituen atzo Piarres Larzabal kolegioko ikasle eta irakasleak. Bilboko Plaza Barrian dagoen eraikuntza bisitatu ondoren, Ipar Euskal Herrian euskaraz azterketak egiteko dituzten zailtasunak azaldu zituzten, eta atxikimendua eskatu zioten Euskararen Akademiari.
- Frantziako gobernuak Bidasoaz bestaldeko ikasleei hezkuntza euskaraz jasotzea onartzen badie ere, mailaz igarotzeko azterketak, idatziz zein ahoz, ezin dituzte euskaraz egin.
Idatzi iruzkina