Horrez gain, Santiago Onaindiaren Santa Teresa Eliz-Irakasle liburua osorik hustu da, bertako adibideak aukeratu eta OEHn txeratu direla. Lizarraga Elkanokoaren Jesukristo, Maria eta Santuen Bizitzak liburuko adibideak ere sartu dira.
Bertsio digitala
Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena.
Euskaltzaindiak orain eskaintzen duena hiztegiaren oinarrizko bertsio elektronikoaren 9. argitaraldia da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.
Egituratze-lanetan jarraitzen du Euskaltzaindiak, hiztegiaren barne-egitura etengabe zuzenduz eta hobetuz. Lan horiei esker, hiztegiko azpisarrerak eta hainbat aldaera ere topatzeko gai da orain bilatzailea.