Makean (Lapurdi) jaio zen, 1940ko azaroaren 11n. Elektronika Ingeniaria zen Camblong, baina euskalgintzan nabarmendu zen urte luzez: Herria astekariko diruzaina izan zen, Euskal Kultur Elkartearen buru ere bai, Seaskako sortzaileetako bat, eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea. Euskaltzain urgazle izendatua 1975eko ekainaren 27an, Jagon sailean jardun zuen batez ere (1991-1997).
Camblong-en Zenbait idazlan:
- Ipar Euskal Herria [elkarlanean] (1969)
- Koperatibak [elkarlanean] (1973)
- Jardunaldiak (2001) Euskaltzaleen Biltzarraren mendeurrena [elkarlanean] (2003).